XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

S indar erresultantearen aplikazio-puntua, momentu-teoremaren bidez aurki daiteke: hots, erresultantearen x edo y ardatz koordenatu bakoitzarekiko momentuak, s. dA indar elementaletako bakoitzak ardatz berarekiko duen momentu guztien batura algebraikoaren berdina izan behar du.

Erresultantearen aplikazio-puntuaren koordenatuak x eta y bezala izendaturik, honako hau dugu: non xc eta yc sekzio zuzenaren C grabitate-zentruaren koordenatuak diren.

Tentsioen berdinbanaketarako S erresultanteak edo indar totalak, sekzio zuzenaren grabitate-zentrutik iragan behar du.

Gainera, 1.2b. irudian P indar aplikatuarekin lerrokide izan behar duela ikusten da.

Beraz, P-k sekzio zuzen bakoitzean tentsioen berdinbanaketa sortzeko, sekzio guztien grabitate-zentruetatik iragan behar du nahitaez bere eragin-lerroak. (2) Barraren grabitate-zentruaren ardatzaren arabera ez lihardukeen P trakzio-kargak, makurdura eta trakzioa sortuko ditu barran. Kasu hau aurrerago ikusiko da..

Aurreko azterketa guztia, aplikagarria da P konpresio-karga pean den 1.4. irudian irudikatutako zutoin edo zutabe labur batena bezalakoaren kasuan ere.

Hemen ere P kargak, zutoineko sekzioaren grabitate-zentruko ardatzaren arabera ihardun behar du 1.4b. irudian adierazitako s konpresio-tentsioa sortzeko.

Konpresiorako sekzio txikia duten barren kasuan, zail samarra da baldintza hau betetzea eta zutoin luze eta meheek (zutabe eta pilareek) azterketa berezia eskatzen dutenez, aurrerago ikasiko dira.

1.3.- TENTSIO EBAKITZAILE HUTSA 1.2. irudia berraipatuz, har dezagun orain AB trakzio-barraren goiko mutur eta sapaiaren arteko lotura.

Bistan da lotura honek, AB barra berberaren karga-ahalmen osoz eusteko behar hainbateko indarduna izan behar duela.

1.5. irudiak, lotura honen xehetasuna irudikatzen du, non trakzio-barraren gainean diharduen P karga, urkilari bi zatiak lotzen dizkion (...).